Domekan metroa eskuratzeko postu bana Matiena eta Zelaietan

Erabiltzailearen aurpegia Abadiñoko Gure Esku Dago 2014ko mar. 19a, 14:29
Erabakitzeko eskubidearen alde ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katerako metroa eskuragarri egongo da domeka honetan Abadiñon.

 

Gure Esku Dago dinamika martxan dagoen herri denetan metroen salmenta amankomuna dago aurreikusita domeka honetarako.Abadiñon postu bi izango dira, domekan, 12:00etatik aurrera. Bata, Traña-Matienan egongo da, Trañabarren kalean. Bestea Zelaietan egongo da, Txanporta kultur etxearen ondoan. Kamisetak ere salgai egongo dira 10 euroan. Gogoratu gure helburua gaia gizarteratzea ere badela eta gura duten denei euren dudak argitzen saiatuko gara.

 

Berrizen eta Iurretan ere metroa eskuragarri egongo da. Berrizen, domekan 12:00etatik aurrera Olakueta plazan ipiniko dute postu bat. Iurretan metroen salmenta zapatuan egingo dute, domekan beharrean. 11:00etatik aurrera postu bat ipiniko dute Azkondo kaleko biribilgunearen ondoan. Era berean, otzara baten zozketarako errifak ere eskuragarri egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!