Eraiki Euskadi!

Erabiltzailearen aurpegia Goiztidi Diaz Basterra (EAJ) 2016ko urr. 21a, 08:30

Zein pozgarria dan norbaitek bere konfiantza emoten deutsunean. Egunero egunero egindako lanaren ondorioz jasotako konfiantza gasolinarik hoberena da indarrez lanean ekiten jarraitzeko.

Irailaren 25a egun garrantzitsua izan zan Euskadirentzat. Euskaldunok gure eskuetan geneukan aukera demokratikoki zer nahi genuen esateko, bakoitzak bere aukera hautatzeko. Eta Euskadik hitz egin dau.

EAJk urte asko daramatza lanean Euskadi sozialago, parekatuago eta hobe bat lortzeko. Beti ere, norabide desberdinetatik sortutako sasi guztien gainetik joanda, bere proiektua aurrera eramateko gai izan da, eta igande hartan, jaso daitekeen saririk hoberena jaso genuen. Hain zuzen ere, 300.000tik gorako hautesleen konfiantza, Durangon 6.049rena, konkretuki.

Baina hor ez da amaitzen EAJren erronka, ez noski. Igande hura abiapuntu berri bat baino ez da. Batzuk beren gelditasunean eta beste batzuk burutazioetan murgilduta dauden bitartean, EAJk Euskadi hobetzen jarraituko du, Euskadik Europako onenen artean egoten jarrai dezan. Ez dugu zalantzarik gure helburuen inguruan. Argi daukagu zer eta nor izan nahi dogun, erabakitzeko eskubidea dogu, eta horren alde egingo dogu lan.

Ez da ez edonolakoa jaso dogun konfiantza, eta argi euki dezatela berba hutsetan galtzen diren guztiek ez dogula huts egingo, ez diegu euskaldunei huts egingo. Euskaldunon aberria Euskadi da, eta Euskadik bere lekua merezi du munduan.

Orain gogor ekin behar diogu lanari Euskadi eraikitzeko. Eskerrik asko zuen konfiantza emoteagatik, eskerrik asko guztioi!

Gora Euskadi askatuta!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!