Durangon bagara!

Erabiltzailearen aurpegia Goiztidi Diaz Basterra (EAJ) 2016ko mai. 27a, 08:30

Bizkaian bagara dio abestiak, beraz, Durango Bizkaiaren bihotzean egonik, zer esanik ez Durangon ere bagarala. Bagara euskaldun bai! Badira egun batzuk, urtero bezala, gure uria euskararen saltsan murgilduta dagoela. Gure ohiturak, gure dantzak eta gure kultura protagonista izanik emon dagiogun ongi etorri beroena eukal asteari!

Nork esango lieke gure amama-aititei euskaraz bizitzeko askatasuna heltzear zegoela. Nork esango liguke aste batean antolaturiko lehenengo ekintza haiek gaur egun hilabete bateko iraupena izango zutela. Umetako abestiak dioen bezala, txiki txikia izanik hasi zen handitzen euskera, eta noski, asko maite dogu guk. Gure bihotza euskaldun sentitzen dogunok harro gagoz herriko elkarte, talde eta eskolen elkarlanaren fruituagaz. Ez dute ez erronka makala, izan ere herritarrok egun batzuetan ikusten dogun lana urte osoan zehar egindako esfortzuaren argazkia baita. Urtero parte-hartzaile gehiago dogu eta urtero ekitaldi gehiago. Eskerrik asko denei!

Durangon euskaraz, 365 egun urtean euskeraz, lan eta bizi euskeraz, hortara goaz! Bada garaia guda hori irabaz dezagun. Aste batetik hilabete batera handitu gara, berma dezagun hilabete batetik urte osora handitzea. Ekinaren ekinez lor dezagun urte osoko euskal astea... Gure esku dago!

Gogoratu euskera ez dela galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, baizik eta dakienak hitz egiten ez duelako. Dagigun dio aurten Ibilaldiko leloak. Ekin dagiogun beraz lanari, bizi adi euskaraz!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!