Koherentziaren ñabardurak

Erabiltzailearen aurpegia Goiztidi Diaz Basterra (EAJ) 2015ko uzt. 17a, 08:30

Hauxe da nire lehenengo aukera maiatzaren 24az geroztik leiho honetatik zuengana hurreratzeko. Etorri ziren udal hauteskundeak eta joan be joan ziren. Eta gure herrian, barriz be, EAJk irabazi ebezan (oinguen be bai). Eskerrik asko, Durango! Gure ahalegin guztia jarriko dogu, betiko legez, herritarron arazoei konponbideak topatzeko. Guretzat pertsona da ardatza. Eta gure tresnarik baliotsuena koherentzia da: esandakoa bete egiten dogu. Ekinez egina. Badakigu jokabide hori ez dagoela modan, ez dala egunerokoa beste alderdietako batzuen artean. EAJrentzat koherentzia jarduteko estiloa da. Eta durangarrok argi eduki dabe horixe berori.

Beste legealdi bat hasi eta berehala izan dogu koherentziaren aldeko apustua egiteko unea: liberazioak. 2007tik aurrera beti mahaigaineratu izan dogu proposamen berbera: talde politiko bakoitzak soldata duineko liberatu bat. Ez jaku guri okurritu; Eudelek gomendatutako proposamena da eta guk, koherentziaz, gurea egiten dogu. Gainerako alderdiek zer? EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak soldatak murrizteko edota liberatuen kopurua gitxitzeko proposamenak egin ebezan (bakoitzak berea). Baina kontua ez da hementxe amaitzen. Eudelen proposamenak aurrera egin eban gainerako talde politikoen botoekaz, eta liberatuak izendatzeko unean... hau da marka! Bai EH Bilduk baita Herriaren Eskubideak ere gure proposamena eurenganatu dabe soldataren murrizketarik egin barik, beraz, liberazioaren kopurua oso-osorik kobratuko dabe. Koherentziaren ñabardurak izango dira...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!