Eureka! Zientziaren astea

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2015ko mai. 13a, 21:21

Probetak, erreakzio kimikoak, hipotesiak, ortuak, mikroskopioak…Maiatzaren 4tik 8ra ikastolan zientziaren aste berezia ospatu dugu eta ikasleek hainbat eta hainbat ekintza egin dituzte, beti ere, zientzia bere osotasunean izpide izanik.

Metodo zientifikoaren pausuak jarraitu dituzte esperimentuak egiteko eta zientzialariak bezalaxe, behaketaren ondorioz hipotesiak bota dituzte gero zientifikoki ondorioak ateratzeko.

Txikienak ortua egin dute, naturaz gozatuz eta nagusienek, taldeka, zientziaren bitxikeriak ikusi eta ulertzeko parada izan dute. Gora Txintxirriko zientzialariak!

 

   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!