Bioeraikuntza ikastaroa Elorrioko Txintxirri Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2014ko abu. 6a, 23:55

Txintxirri ikastolak haurreskola berria egiten dihardu eta bioeraikuntza eredua aukeratu du. Ikasturte berriarekin bukatuta egongo da eta aukera izango duzue ikusteko eta nola egin den jakiteko. Bitartean, azken ukituak ematen ari gara eta aukeratutako bioeraikuntza ereduaren inguruko ikastaroa izango da azken zertzelada. Bioeraikuntzan interesatuak aukera bikaina duzue lastozko errebokoa, pigmentu naturalak...guztiak ikasteko. Animatu zaitezte!

Txintxirri ikastolak haurreskola berria egiten dihardu eta bioeraikuntza eredua aukeratu du. OREKA arkitektura bulegoak proiektua diseinatu eta UKnaturak ikastaroa antolatu du haurreskolaren isolamendu naturala erakusteko eta irakasteko.

Ikastaro honen helburuak bioeraikuntzako obra batean murgiltzea, honen garapena ezagutzea eta bakoitzaren proiektuak aurrera eraman ahal izatea dira. Ikastaroan hurrengo pausuak jarraituko dira: erreplanteoa egin, lastozko hormak egiten ikasi, karearen nahasketak egin eta lastozko hormetan aplikatu.

Bestalde, beste aukera batzuk eskeiniko dira, hala nola, egurrarentzako berniz naturalak egin, erreboko koloretsuak pigmentu naturalekin...Bioeraikuntzan interesatuak dauden pertsonen bilgunea izango da!

Noiz: abuztuaren 25etik 29ra eta irailaren 1etik 5era
Informazioa: info.uknatura@gmail.com // 69275471 // 646742241

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!