Durangaldeko kartografia: irekiera ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2016ko mai. 3a, 11:30
Gaur arratsaldeko 7:30ean Elorrioko Iturri Kultur Etxean "Durangaldeko kartografia" erakusketaren irekiera ekitaldia izango da. Ramon Oleaga bildumazalearen eskualdeko mapen bilduma erakutsiko maiatz osoan zehar goizez eta arratsaldez zabalik dagoen erakusketan. Gaurko irekiera ekitaldia Ramon Oleaga berak gidatuko du. Interesdun guztiak zaudete gonbidatuta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!