Burdinazko oinarriak dituen ondarea, Jesús Muñizen

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2015ko urr. 30a, 11:40

Burdinazko oinarriak dituen ondarea, Jesús Muñizen hitzaldia Iturrin 7etan. Elorriok duen ondare artistikoaren aberastasuna ulertzeko nahitaez aipatu behar da elorriar batzuek burdinazko produktuen manufakturarekin izandako arrakasta. Horri esker eraiki ziren gaur ikusten ditugun jauregi gehienak, burdinazko osagarriak falta ez dituztenak, eta baita basilikako hainbat lan. Bestalde, jarduera artistiko honek hiriaren mugak ere gainditu zituen. Guzti horren barri Jesús Muñiz Petralanda historialariak emongo du antolatutako hitzaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!