"The special need" (Behar bereziak) hile honetako dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2015ko api. 14a, 08:37

The special need. Behar bereziak. Iturrin bihar 19:30ean doan. Hiru lagun italiar gazteren istorioa dugu hau beraietako bati neska batekin izango duen lehen harremana lortzeko ahaleginean. Helburu lortzea ez da erraza izango. Carlok eta Alexek 29 urteko Enea lagunari neskengana hurbiltzen lagundu gura badiote ere, ez dakite zelan egin Enea autista delako. Europan zehar ibiliko dira eta bilatzen hasi zirena baino askoz gehiago aurkituko dute. Road movie italiar hau alegrea, konplexurik gabea eta freskoa da, neorrealismoaren espiritua batu eta dokumentalean sartu duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!