Mercedes Sosa. Dokumentala gaur Iturrin 19:30ean.

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2015ko ots. 11a, 09:45
Mercedes Sosa. Dokumentala gaur Iturrin 19:30ean. Mercedes Sosa folk abeslari argentinarra 2009an hil zenean, Latinoamerikak ahots eder bat galdu zuen arren injustizien kontrako protestetan ahots baliente bat zena galdu zuen batez ere. Manifiesto del Nuevo Cancioneroko kidea zen Mercedes eta heriotza mehatxu asko jaso zituen. 80ko hamarkadan militarren erregimenak exiliatu egin zuen. Sosaren erretratu honetan zuzendariak Sosaren elkarrizketak, aktuazioak eta pertsonalagoak diren oroimenak ikusten ditugun bitartean Fabian bere semearen bitartez bere amaren ondarean murgilduko da senitartekoekin, lagunekin, lankideekin berba eginez eta bere bizitzako leku adierazgarrienak bisitatuz. Bidaia intimoa andrearen, artistaren eta aktibistaren mundura.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!