Demonstration dokumentala asteazkenean 19:30ean

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2014ko urr. 7a, 09:29

Demonstration dokumentala asteazkenean 19:30ean Iturri Kultur Etxean. Egileetako bat bertaratuko da galde-erantzunetarako. Katalunia (2013) 70 min Jb katalanez eta gazteleraz :: Istorioa 2012an protesta jendetsuak gertatzen dira mundu osoan zehar. Espainian, gobernuaren austeritate planen kontrako greba orokor bi antolatu dira.

Bartzelonan manifestariak herriko leku ezberdinetan bilduko dira; horiek kontrolatzeko, poliziak gomazko balak erabiliko ditu. Dendak eta bulegoak itxita agertuko dira, batzuk jabeen borondatez, beste batzuk, ordea, gertaerek hala behartuta; bitartean, Teatro del Liceun, Ludwing Minkus-en On Kixote balleta antzezten dihardute. Greba orokorraren egun bietan, Pompeu Fabrako Unibertsitateko Máster en Documental de Creación-eko 32 ikasle, Victor Kossakovsky zuzendari errusiararen argibideak segituz, kamerak hartuta kalera aterako dira gertakizunak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzeko. Lanaren emaitza ballet-filma modukoa izango da, zeinetan, pertsonaiak, soinuak eta gertaerak Minkusen musikarekin uztartuko diren eta nahaste horrek ezusteko ondorioa sortaraziko du. :: Zuzendaria San Petersburgon jaioa da 1961ean. Kamera eta zuzendari laguntzaile legez egiten du lan eta 1978tik editore gisa. Gidoilaritza eta zuzendaritza ikasketak egiten ditu 1986tik 1988ra bitartean. Ehun sari baino gehiago irabazi dituzten hamar pelikula zuzendu ditu: Losev, The other day, The Belovs, Wednesday, Pavel and Lyalya, I loved you…, Tishe!, Svyato, Vivan las Antípodas! eta Demonstration 32 ikaslerekin batera. :: Sariak eta jaialdiak IDFA – Herbehereak, 2013 MOMA Documentary Film Festival – AEB, 2014 True/False Film Festival - AEB, 2014 Hot Docs – Kanada, 2014 :: Fitxa teknikoa Zuzendaritza: Victor Kossakovsky eta 32 ikasle Produkzioa: Jordi Balló, Eva Vila Gidoia, argazkia eta muntaia: Victor Kossakovsky eta 32 ikasle. Soinuaren posprodukzioa: Juan Sánchez 'Cuti' Musika: Ludwig Minkusen “On Kixote” Balleta Ekoiztetxeak: Victor Kossakovsky Films eta Máster en Documental de Creación UPF

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!