Film sozialen jaialdia asteburuan Arriolan.

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2014ko urr. 1a, 08:06
Film sozialen jaialdia asteburuan Arriolan. Kultura, Communication y Desarrollo “KCD” Garapenerako Lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bilboko “Filme Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen du. Jaialdiak gizartea hausnartzera eta eztabaidatzera bultzatu nahi du. Eginkizun hori , gainera, zuzen eta artez egiten du komunikatzaileen bidez, beren fikziozko nahiz animaziozko lan eta dokumentalen bitartez, giza auzien bozeramaile bihurtuz. Arriola Antzokian, hiru egunetan, 14 filme proiektatuko dira. Sarrera: 3 €
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!