'35 urtez Euskal Herrian Euskaraz' berbaldiak, azaroaren 21ean eta 28an

Erabiltzailearen aurpegia Durangoko Euskal Herrian Euskaraz 2014ko aza. 20a, 13:11

35 urtez Euskal Herrian Euskaraz, 35 urte eta aurrera goaz. Atzera begiratu gabe ordea, zaila izaten da aurrera egitea. Gelditu, arnasa hartu, hausnartu: zer egin dugun eta zer gelditu zaigun bidean, nora heldu nahi genuen eta non gauden, bidea bera nola egin dugun eta nola egingo dugun aurrerantzean. 


Horixe da gaur eguneko EHEko kideok, kide ohiekin, gure inguruko laguntzaileekin eta durangoko euskaltzale ororekin partekatu nahiko genukeena. 
 
Hauen ekarpenak, neurri batean edo bestean, egun garena izaten lagundu digu, eta aurrera begiratzeko, bidea argitzeko, hauen iritzia jaso nahi dugu.
 
Horretarako "35 urtez Euskal Herrian Euskaraz berbaldia" antolatu dugu aurrera begirako ikuspegiaz gure esperientziak elkartrukatzeko asmoarekin.
 
Noiz: Azaroak 28 barikua 18:00etan
 
Non: Pinondo etxean
 
Hortik aparte urteurrena osatzeko, azaroak 21 barikua gaueko 23.00etan "Izan, egin, eragin EHE, dokumentalaren emanaldia antolatu dugu Intxaurre elkartean.
 
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bat!

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!