Euskarak 365 Egun

#365ipuin lehiaketaren bigarren edizioa martxan da!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko aza. 3a, 12:11
Iazko ipuin lehiaketako irabazleak

Iazko arrakasta ikusita ipuin laburgintzan trebatzen jarraitu gura dugu. Idea dibertigarri, sakon eta korapilatsu artean edizio bikaina izan zen iazkoa, eta aurten, beste horrenbeste sortu guran gatoz. Euskaraz eta librean aritzeko lehiaketa da hau, 140 karaktere dira muga bakarra.

Izan ere, nahikoa dira 140 karaktere (#365ipuin traola barne) eta ideia on bat eskaintzen ditugun hiru sarietako bat eskuratzeko. Hiru kategoria daude:

1. 14-16 urte bitarteko durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea)

2. 17 urtetik gorako durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea)

3. Twitterreko ipuin labur onena (eremu geografiko eta adin guztietarako / ipuin kopurua: mugarik gabea)

Lehiaketarako prestatu ditugun kartela eta oinarriak ere hemen dituzue. Edozein zalantza izanez gero edo informazio gehiago behar baduzue, deitu edo idatzi lasai Berbarora.

Segi euskaratik eta euskaraz!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!