Hezitzaile magikoei: eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2015ko uzt. 17a, 10:52

Eskerrak emateko modu asko daudela bagenekien, baina laguntzeko, ilusionatzeko, motibatzeko, amesteko… era asko daudela erakutsi diguzue. Zuen ahaleginari eta inplikazioari esker ehunka ume eta gaztek uda zoragarri bat bizitzeko aukera izan dute. Izan dira korsario, espazioan bidaiari, sukaldaritza sortzailearen aitzindari, historiaurreko margolari, urpeko arrain txiki… Magia egiten dakizue eta mundu magiko bat eraiki duzue ekainetik uztailera bitartean.


Erakutsi diguzue ume eta gazte guztiek daukatela tokia udako mundu magikoan, anitzak garela eta hala maite gaituzuela, denok izan gaitezkeela izan gura duguna, mundua euskarazkoa dela, gauza txikiekin gauza handiak eraiki daitezkeela…

Eskerrik asko bene-benetan hezitzaile talde magiko horri, zuotako bakoitzari. Beste behin, urte osoan egindako lanak udan izan duen arrakasta zuei esker izan delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!