Aurten ere, Asuntze eta Zaldai mendi taldeek elkarlanean eski irteera antolatu dute aurreko urteetan bezalaxe. Otsailak 10,11 eta 12ko asteburuan izango da Formigaleko eski estaziora, Sabiñanigoko hotel batean pentsio erdian ostatu hartuta eta joan etorriko bidaia autobusez izango da ostiral arratsaldean irten eta igande iluntzean bueltatuz.
Irteera: Otsailak 10, barikua, arratsaldean
18:30etan Iurretako Andaparape kalean (Iurretako eleiza atzean)
19:00 Atxondon
Itzulera: Otsailak 12, domeka, iluntzean
130 EURO: Autobusa
2 egunetako hotela (Sabiñanigoko Pirenarium hotelean) pentsio erdian (2 egunetako gosaria eta afaria barne)
2 egunetako forfaita
65 EURO: Gurasoekin datozen 10 urtetik beherako umeentzat. (Ume bakoitzeko guraso bat etorri beharko da)
Izen ematea:: zaldai@hotmail.com
(Azken eguna otsailak 5)
Materiala aukeratzeko aukera bertan:: 16euro
Informazio gehiago: http://www.zaldaimenditaldea.org/eskiatzera-irteera