Durangaldeko mendietatik irteera

Erabiltzailearen aurpegia ZALDAI MENDI TALDEA 2014ko api. 9a, 23:11
Apirilak 12, larunbatean, Untzillaitz eta Saibi mendiak igota irteera zirkularra antolatu du Zaldai Mendi Taldeak Mañariako herritik abiatuta.
Larunbatean goizeko 8:30etan Iurretako eleiza atzean jarri dugu zita, ondoren Mañariako herrira kotxeetan joateko.
Mañariatik hasita Untzillaitz (941m) mendia igoko dugu, ondoren Urkiolatik pasata Saibigain (954m) mendia igoko dugu Mañariara itzuliz. Ibilbideak 17 Km inguru eta +1200m desnibel positiboa izango du. Apuntatzeko egunean bertan agertuta nahikoa izango da. Bestalde informazio gehiago nahi izan ez gero 626740969 telefonoan edo zaldai@hotmail.com helbide elektronikoan jasoko duzue.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!