EUSKERAZ BIZI GURA DOT LASTERKETA HERRIKOIA

Erabiltzailearen aurpegia Nañon Zorrontza Euskeraz 2014ko ira. 30a, 14:20

Aurten ere bat egingo dugu Zornotzan KONTSEILUAK bultzatutako “Euskaraz bizi nahi dut!” kanpainarekin. Hori dela-eta, aurreko urte bietan moduan, 2014an ere euskararen aldeko aldarria zabaltzeko asmoa daukagu gure herrian, arineketa batean: “euskeraz bizi gura dot!”.

Urriaren 5ean izango da herri-lasterketa, domeka goizean, Zubiondo Plazan, eta Nañon Zorrontzan Euskaraz euskara taldeak antolatua. Hauxe izango da ordutegia: - 11:00 – Izen-ematea (eta kamisetak erosteko aukera) - 12:00 – Lehenengo lasterketen hasiera (eta beste biak jarraian) 1.- UMEAK (0 – 6 urte): 200 m 2.- GAZTEAK (7 – 17 urte): 1 km 3.- HELDUAK (18 urtetik aurrera): 5 km Lasterketaren amaieran, sari-banaketa egongo da, eta, jaialdia amaitzeko, talde-argazkia egingo dugu. Arineketan ala txaloka... etorri zaitez EUSKARAZ BIZI GURA DOGU gugaz aldarrikatzen!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!