ERDU DANTZAN

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2014ko ira. 22a, 17:54

Amaitu dira oporrak eta Kriskitin dantza taldeko dantzariok hasi gara motorrak berotzen ikasturte berriari ganoraz ekiteko.

Dantzan ikasi edota dantza berriak zein betikoak hobetu gura badituzu, oraintxe duzu aukera. Ez dozu zertan bazkidetzarik egin, ez eta inolako kuotarik ordaindu. Doan dira gure klaseak eta gainera dantza saioak eskaintzeko aukera izango dozu, bai inguruan bai kanpoan. Esate baterako, datorren udarako Kataluniarako irteera lotuta dugu.

Ikasturte berri honetako lehen entsaioa datorren eguaztenean izango da, irailaren 24an, 19:00-21:00 bitartean, Merkatu plaza osteko lokalean. Animatzen bazara hantxe izango gaituzu. Erdu. Informazio zabalagoa gura badozu deitu 615758002 (Egoitz) 630347018 (Ixone).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!