Kontu interesgarriak industria farmazeutikoari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Kainabera 2015ko mai. 14a, 17:00
Mario Fernandez medikua, hitzaldia ematen Iturrin.

Pasa den astean hasi genuen aurtengo hitzaldi zikloa "C Hepatitisa eta farmazeutiken jokua" berbaldiagaz. Osalde elkarteko Mario Fernandez izan zen hizlari, eta hainbat kontu interesgarri kontatu zituen. Osalde osasun eskubidearen aldeko elkartea da. Fernandezek argi esaten zuen bezala, "negozioa ezin daiteke osasun eskubideen gainetik egon". Hemen dituzue hitzaldiak bildutako datuetako batzuk:

- Industria farmazeutikoa munduan irabazi gehien jasotzen dituen 3.industria da, armen eta narkotrafikoaren atzetik

- Farmazeutikek ikerkuntza eta garapenean baino 10 aldiz diru gehiago gastatzen dute promozioan eta marketingean

- EBn, Espainia osasun arloan gutxien gastatzen duen herrialdetako bat da, eta diru atal horretatik farmazian gastatzen duen portzentajea handienetakoa da EBn.

- C Hepatitisari aurre egiteko, Indian Sovaldiren antzeko medikamentu bat esportatu dute, generikoa eta askoz merkeagoa. Sovaldi ez da hain berrikuntza handia: VIH tratatzeko beste botika antibiral baten antzekoa da.

- Gobernuek badituzte aukerak patenteei aurre egin eta generikoak eskatzeko. Interes gatazka asko daude ordea; aholku batzordeetan industria farmazeutikoagaz lotura duen jendea dago.

 

Datorren hitzaldia maiatzaren 20an izango dugu. Victor Pozas EHUko irakaslea eta HEGOA fundazioko kideak "ISIS, ESTATU ISLAMIKOA" berbaldia emango du, Iturri kultur etxean, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!