Badator San Markos, badator joste eguna!

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Gure Esku Dago 2015ko api. 9a, 10:47

Apirilaren 25ean da San Markos. Egun horretan eguerdian elkartuko gara Elorrioko plazan, oihalak jostera eta taloa jatera.

Taldeka eta banaka gureganatzen ari garen oihalak elkarrekin josiko ditugu herriko plazan, adierazteko gure borondateak ere josten ari direla erabakitzeko eskubidearen inguruan. Jaia antolatu dugu egun horretarako eta, artoak ereiteko sasoia dela gogorarazteko, taloak erreko ditugu ohialak josi bitartean, eta elkarrekin egingo dugu kantuan.

Ekitaldian zehar erakutsiko dugu hainbat herritarren laguntzarekin egin dugun bideoa, artoaren zikloa erakusten duena Elorrioko hainbat parajetan zehar. Herritar horiek dira, baita ere, ekitaldia iragartzen duten karteletan protagonista. Mila esker haiei, eta gonbidapena zuri. Zatoz 25ean Elorrioko plazara!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!