Gaur mahaia jarriko dogu plazan

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Gure Esku Dago 2015ko mar. 20a, 09:05

Oihalen banaketa martxa onean doa, herritar taldeak ari dira antolatzen oihal osoak hartzeko.

"San Markos, artoak ereinda... eta oihalak josita balegoz!" Horixe dogu erronka apirilaren 25erako, eta helburua bete dagigun barikuro jartzen dogu mahaia plazan, 19:00-20:30 tartean, herritarrak joan daitezen beren borondatea oihalean jartzen, gero ohialak -eta borondateak- elkar josteko. Martxa onean hasi da prozesua, eta hasierako helburuaren erdia inguru bete da dagoeneko. Oihal osoak banatu dira batez be, eta horrek erakusten dau herrian badagoela dinamika honi modu kolektiboan erantzuteko joera. Gaur be plazan egongo da mahaia eta bertan barriro aukera biak egongo dira eskura: edo 20ko talde batendako oihal osoa hartzea, edo atxikimendu pertsonala emotea bertan egongo den oihalaren zati batean. Animatu eta etorri!

Oihalekin batera, artoen kontua be badator. Egun batzuk barru jarriko dogu ikusgai artaburutik talorako bidea erakusten dauen bideoa, hainbat elorrixoarren laguntzagaz egin doguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!