Eguazten honetan Ateneoan ikusiko dogu alkar!

Erabiltzailearen aurpegia Ebalixu 2015ko api. 14a, 12:10
Arriolan, dokumentalaren proiekzioaren osteko hausnarketa.

Oporren aurretik gaztion eta euskerian gaixa kalera atera gero, haize barrixaz hasi gura dogu Elorrixon euskarari hauspua emoten. Horretarako, bixar batzar irekixa eukiko dogu Ateneuen, 18:30ean. Hemendik aurrera zer ein pentsetako momentua da! Etorri gogo handixekin eta lotsa gutxirekin.

"Zelan bizi dogu euskeria Elorrixoko gaztiok?" dokumentalan aurkezpenan ostien aurreratu gendun moduen, taldia herrira zabaltzeko gogo handixaz gauz. Arriolan tartetxo bat euki gendun alkarrekin berba ein eta gaixai buelta bat emoteko. Bixarko batzarrien ia zerk urteten dauen!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!