Nik salatzen dut

Erabiltzailearen aurpegia Durangaldeko SARE 2017ko urt. 12a, 15:41

Durangaldeko Sarek gutuna bidali du, zapatuan Bilbon burutuko den manifestaziorako deia egiteko.

Hatzamarra altxatzera nator, errealitatea seinalatzera. Ahoskatzea ere zail egiten zaidan gartzeletako min hori ikusgarri egin eta salatzera.

Hain bakarra, hain norberarena den min hori, kolektiboa, denona ere badelako, SALATZEN DUT.

Euskal presoen eta haien gertukoen giza eskubideak urratzen dituzten aldiro, etorkizuna preso hartzen digutelako, SALATZEN DUT.

Hatzamarra altxatzen dut, bai, baina ez inor hatzamarrari begira geratu. Hemen, gertu, oso gertu, Durangaldeko edozein baztarretan, gurutzatzen gara min horrekin behin ta berriro. Ikustean, sentitzean, SALATU EGIN NAHI DUT.

Ezaguna zaigu, oso, ehundaka kilometrora dauden barrote eta hormatzar horiek, barrura ezezik, kanpora egiten duten itzala. Eta hatzamar erakusle honekin SALATZEN DUT.

Gartzeletan egunero-egunero hiltzen dira giza eskubideak, biharamunean berreskuratu ahal balira bezala, eta nik, zurekin, zapatu honetan, Bilbon SALATUKO DUT.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!