Herriko jendeagaz bete dituzte Izurtzako hipopresibo saioak

Joseba Derteano 2016ko urr. 25a, 10:01

Azaroaren 12an. 19an eta 26an emango dituzte hipopresibo saioak.

Ariketa hipopresiboak egiteko ikastaroa beteta dago. Udaletik deialdia egiterakoan, taldea herriko jendeagaz osatu ezik, herritik kanporakoei ere izena emateko aukera irekiko zitzaiela aurreratu zuten. Azkenean, ez da horren beharrik egon. Herriko jendeagaz bete dute 10 bat laguneko taldea. Azaroaren 12an, 19an eta 26an izango dira klaseak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!