Kepa Aginakok irabazi du jaietarako kartel lehiaketa

Anboto 2016ko eka. 23a, 11:10

Kepa Aginako Otxandiano abadiñarrak diseinatutako kartelak iragarriko ditu Izurtzako iraileko jaiak. Abadiñar gazteak irabazi du aurtengo kartela aukeratzeko udalak abiatutako lehiaketa.

Kartelaren oinarria pilotalekuaren benetako argazki bat da. Argazki hori digitalki tratatuta marrazki itxura eman dio. Frontoiko ezker paretan jaiei lotutako osagaiak pintatzen ari diren gazteak dira karteleko bigarren osagai nagusia.

Izurtzako kartel lehiaketara aurkezten zen lehenengo aldia izan da, eta 250 euroko saria irabazi du. Argazkigintzan esperientzia zabala du, baina aurten hasi da kartelak diseinatzen. Abadiñon aurkeztu zuen lehenengoa, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira egindako lehiaketan, eta herritarren saria irabazi zuen.

2016ko kartel irabazlea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!