Kantuzaleak Izurtzan: "Lagunartean elkarrekin abestuz ondo pasatzea da asmoa"

Anboto 2015ko urr. 13a, 09:35

Izurtzako liburutegia abestea gustuko dutenen topaleku bihurtuko da, martitzenero. Ez dago solfeorik eta musikarako jakintza sakonik izan beharrik: “lagunartean abestuz elkarrekin ondo pasatzeko gogoa izatea” da baldintza bakarra, parte hartzaileen esanetan.


Momentuz, sei emakume batuko dira, martitzenero, 18:30etik 19:30era. Denak izurtzarrak dira: Puri Alzola, Ludi verduras, Cristina Mora, Amaia Murgoitio, Rebeka Barandika eta aste honetan bertaratzeko modurik izan ez duen Toñi Jimenez. Denek gustuko dute abestea, baina antzerako lehen esperientzia dute.

Lehen klasean jatorri fantziarra duen Frere Jacques haurrendako abestia eta Xabier Leteren Salbadorren Heriotzean ezaguna kantatu zituzten. Rancherak, euskal kantu tradizionalak zein gaur eguneko musika, denentzako atea zabalik dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!