Urritasuna duten 11 ume saharaui daude Izurtzan

Anboto 2015ko uzt. 1a, 11:45

Tindufeko (Aljeria) desertuan kokatutako errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren hamaika ume saharauik Izurtzako aterpetxean emango dute uda. Ume horiek urritasunak dituzte. Asteon etorri dira Río de Oro ekimenari esker, eta abuztu amaieran joango dira.


Aurten 6-12 urteko gaztetxoak etorri dira, eta horietatik zortzi inoiz etorri bakoak dira, kanpalekuetatik sekula irten gabeak. Errepikatuko duenetako bat Mohamek Yahya izango da; iaz, bihotzeko ebakuntza larria egin zioten Gurutzeta ospitalean, eta, aurten, kardiologia zerbitzuak bere egoeraren jarraipena egingo du, hemen dagoen artean. Gainerakoan, gaztetxoen autonomia sustatzera bideratutako ekintzak eta askotariko irteerak egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!