Bizikletentzat eta oinezkoentzat hainbat bide markatu dituzte

Anboto 2014ko urr. 20a, 10:14

Joan zen astean, udalaren ekimenez, bide ondoetan bizikletentzako zein oinezkoentzako hainbat bide markatu zituzten. Alde batetik, herrigunetik Bitañora doan bidea markatu zuten. Bide horretan lehendik ere bazegoen bidexka markatuta. Orain berriro pintatu dute zuriz, hobeto ikusi dadin; era berean, bazegoen zati bat markatu gabe, herriguneko semafororaino zihoazen azken 50 bat metroak, hain zuzen, eta tarte horretan ere bidea margotu dute.

Katia enpresatik Zubietara dagoen bidegorriaren ondoan ere markatu dute bidexka. Horiekin batera, txaletetatik Uresandiko zubirainoko bidea markatu dute; baita Santo Tomas ermita ingurutik Arbizoleako industriagunean dagoen zubiraino ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!