Luhartz eta Lotxo taldeen erromeriak herriko jaietan

Anboto 2014ko uzt. 20a, 10:00

Oraindik hilabetetik gora falta da herriko jaietarako, baina apurka-apurka egitaraua zehazten ari da udala. Musika kontzertuak eta bertso saioak lotuta dituzte, esaterako. Irailaren 7an, Santa Ageda ermitaren inguruan Iratxe Ibarra, Oihana Bartra eta Erika Lagoma bertsolariak ariko dira; ondoren, Lotxo taldearen erromeria izango da. Irailaren 14an, Santo Tomas ermitaren inguruan berriztar biren bertso saioagaz gozatzeko aukera egongo da: Miren Amuriza eta Gorka Lazkano ariko dira bertsotan.

Herrigunean ere askotariko ekimenak egongo dira herriko jaietan; Luhartz taldeak, adibidez, erromeria eskainiko du irailaren 13an, zapatuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!