Maspeko pasabideko argazki zaharrak moztuta agertuta dira

Anboto 2016ko uzt. 27a, 13:00

Maspeko tuneleko argazki zaharrak erditik moztuta agertu dira gaur goizean. Iaz pasabidea berrizteko obren amaieran argazkiak jarri zituzten apaingarri legez.

Besteak beste, zorua aldatu eta horma berriak ipini zituzten Maspe eta Bixente Kapanaga kaleen arteko pasabidean. 1978an inguruko etxebizitzak egin zirenetik dago pasabidea bertan, eta hobekuntza premiak ikusita, Iurretako Udalak akordioa lortu zuen komunitateko kideekin, bertan obrak egiteko. Komunitatea zen pasabidearen jabea, eta doako lagapen bidez udalarena da orain pasabidea. Tunel horretatik, besteak beste, anbulatoriora eta jubilatuen etxera igarotzen da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!