Jon Tinokok irabazi du Iurretako Gazteen I. Pilota Txapelketa

Anboto 2016ko uzt. 23a, 20:39

Olaburu frontoian jokatu zuten, atzo, Iurretako Gazteen I. Pilota Txapelketa. Lehenengoz antolatutako norgehiagokan 16 eta 26 urte bitarteko 25 gaztek parte hartu zuten. Jon Tinokok irabazi zuen jai giroan jokatutako lehia.

Giro ezin hobean jokatutako txapelketak 50 lagun inguru batu zituen, atzo, Olaburu frontoian. Pilota ikuskizuna ez eze, jatekoa eta edatekoa ere eskaini zituzten. Trikitilariak eta dj-ak ere izan zituzten.

Lehenengo biderrez antolatu zuten pilota txapelketa eta "espero baino harrera hobea" izan zuen. "Tenisean zein frontenisean jokatzen da orain,eta, gero eta gutxiago pilotan, eta espero baino hobetu joan zen dena". Halaxe azaldu du Unai Agorriak, antolatze lanetan aritutakoak. Datorren urtean ere jarraitu gura dute Iurretako gazteen pilota txapelketarekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!