Azaleko minbiziari aurre hartzeko gomendioak eman dituzte Iurretan

Anboto 2016ko eka. 23a, 13:49
Eguzkiak eragin ditzazkeen kalteen inguruko informazioa zabaldu dute

Azaleko minbiziari aurre hartzeko kanpainaren barruan, eguzkiaren kalteak murrizteko gomendioak eman dituzte Dantzari auzunean. Minbiziaren aurkako elkartearen eskutik azaleko melanina neurtzeko aukera izan dute hurreratu diren iurretarrek.

Ura edan maiztasunez, aire libreko jarduera egitean ondo babestu, begiak eguzkitarako betaurrekoekin babestea eta 12.00etatik 16:00ak bitartean itzala bilatzea gomendagarria da eguzkiaren kalteak murrizteko. Baita babes handiko kremak erabiltzea ere; bi orduro edo bainuaren ondoren eman behar da krema babesgarria.

Eguzkitan jartzen zaren bakoitzean eguzkitakoak, txapelak, kamisetak... jartzea ere gomendatu dute Minbizaren aurkako elkartekoek. Larruazalaren lesioak oso erraz detekta daitezkeela gogoratu gura dute eta azala aldizka aztertzea gomendatu.

Eguzkia hartzeko era desegoki batek larruazaleko lesioak eta gaixotasun larriak eragin ditzake eta horregaitik garrantzi handia du urte osoan zehar babestea eguzki-erradiazioetatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!