Enpresa proiektuen VII. lehiaketa zabalik

Anboto 2016ko eka. 23a, 12:39

Enpresa Proiektuen VII. Lehiaketa argitaratu du Iurretako Udalak. Herrigunean enpresa berriak sortzea sustatu gura du lehiaketak, produktu, prozesu eta zerbitzuen arloetan ideia berriak ekarriko dituztenak, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dutenak edota herriko merkataritza birgaituko dutenak. Bidea erraztu gura die baita norberaren enpresa edo denda sortuz lanean hastea erabaki dutenei ere.

Irabazten duenak 6.000 euroko saria lortuko du, inbertsio-proiektua egiteko eta ekonomia-jarduera hasteko laguntza izango dena. Eskariak egiteko epea zabalik dago, urriaren 31ra bitartean. Erregistro orokorrean daude eskabideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!