Ludoteka berria ireki dute, espazioa irabazita

Anboto 2015ko aza. 25a, 10:42

Ludoteka berriztua zabaldu dute asteon Iurretan. Ia bibidertu egin dute aisialdirako espazioa zerbitzua hobetu guran, eta, “aukera gehiago” eskainiko dituelakoan daude udal arduradunak. Ibarretxe kultur etxean jarraitzen du ludotekak, baina,  Kzgunea zegoen tokira lekualdatu dute. Hartara, 40 metro koadro inguru hartzen ditu: “Argia sartu dadin hormetariko bat bota da, haren ordez kristala jarri, eta jostailu berriak eskuratu ditugu”, azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.


Espazio berriak ludoteka dinamizatzeko aukera ere emango du, diotenez: “Egunerokoaz aparte, dinamizatzeko aukera izango dugu. Gabonetan, inauteritan... tailerrak antolatzeko aukera izango dugu. Espazioak mugatuta geunden lehen”. 10 urte arteko neska-mutilek erabili dezakete ludoteka, beti ere, heldu batek lagunduta. Kultur etxearen ordutegia izango du.

Kzgunea
Aurretik ludoteka zegoen tokian Kzgunea egokitu dute. Ordenagailu kopuru berdina egongo da, zerbitzuak berdin jarraituz. Ludoteka egokitu eta jostailu berriez hornitzeko 14.000 bat euro inbertitu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!