"Sekula ez dut ikusi horrelako sugerik"

Anboto 2015ko aza. 2a, 10:40

Laixiar inguruan bi metro inguruko sugetzarra topatu du ehiztari batek.

Atzo goizean Laixiar inguruan ehizan zebilen ehiztari iurretar bat, eta a ze sustoa, ezustean sugetzarra topatu zuenean. "Ez dut sekula horrelako sugerik ikusi", azaldu dio ANBOTOri. Txakurrak zerbait topatu zuenaren seinalea egin zion, eta hasieran txori bat zela uste zuen. Baina, ezer mugitzen ez zela ikusita, gerturatu egin zen, eta sugea topatu zuen. Tiroz hil zuen sugea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!