Iurretako gazteek etxea alokatzeko laguntzak eskatu ditzakete hilaren amaierara arte

Anboto 2015ko urr. 13a, 11:54

Gazteek etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak arautzen dituen baldintza-orria onartu du udalak. Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta daude, eta urriaren 31 bitartean egin daiteke eskaria.
Iurretako udaletxean eta udalaren webgunean eskegita dago laguntzak eskuratzeko baldintza-orria.

Ohiko etxebizitza izango den bizilekuaren alokairuaren zati bat ordaintzea dute helburu laguntza horiek. Iurretan egon behar da etxea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!