Askondo kalean aterpea eraikitzeko egitasmoa aurkeztu diete herritarrei

Anboto 2015ko urr. 8a, 11:36

Askondo  kaleko proiektuaren oinarrizko proiektua parte-hartze foroan aurkeztu zuen udalak eguaztenean herritarrek ekarpenak egin ahal izateko. Hurrengo batzarra urriaren 21ean egingo dute, 19:00etan Ibarretxe kultur etxean. Urtebete eskas da Askondo kalearen alde bat oinezkoentzat itxi zutela. Orain, aterpea jarri gura dute bertan. Angel Basabe udal arkitektoak eman ditu egitasmoaren xehetasunak.

Trafikoa ixteko erabakiaren ostetik dator aterpearena. Izan ere, udalak egindako ikerketa batek azaleratu zuenez, kale horretatik egunean 900 ibilgailu igarotzen zirela; horietatik %80ak ez zuen Iurretara joateko edo Iurretatik abiatzeko erabiltzen, lasterbide moduan baino. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, Askondo urbanizatzeko emango duten hurrengo pausoaren abantailak argiak dira: “Oinezkoentzako espazioaren erabilpena bultzatzea eta herritarren bizi kalitatea hobetzea”.  

Angel Basabe udal arkitektoa izan da aterpearen proiektuaren egilea. Basabek nabarmendu duenez, espzaioa oso mugatua izanda, hainbat faktore kontuan hartu behar izan dituzte. Egitura arin bat aukeratu dute, gardena, baina argia tamainan pasatzen uzten duena. 300 metro koadroko azalera izango du, eta urte amaierarako proiektua erredaktatzea dute helburu, 2016an eraiki ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!