Maiztegi eskolako bigarren solairuko leihoak aldatu dituzte

Anboto 2015ko ira. 2a, 11:25

Kristal bikoitza eta itxiera termikoa duten leihoak ipini ditu udalak Maiztegi herri eskolako bigarren solairuan. Abuztuan ibili dira lanean.

Ikasturtea hasi orduko ikastetxeko "egoera  onenean" egotea izan dute helburu, eta instalazioen energia eraginkortasuna hobetzea.  Horretarako 50.000 euroko aurrekontua izan dute, ohar baten bitartez  jakin eragin dutenez.

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, "guretzako oso garrantzitsua da eskola hobetu eta zaharberritzea, baita instalazioak erabiltzaileentzat egoera onenean egotea ere: umeak, irakasleak eta familiak. Hurrengo urte bietan leiho guztien aldaketarekin jarraituko dugu, hartara kostu energetikoa ere murrizteko".

Iaz hasitako lanak

Iaz hasi ziren leihoak aldatzeko lanok; orduan 40.000 euroko inbertsioa egin zuten, azaldu dutenez. Datozen bi urtetan leiho guztiak aldatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!