Carmen Santosek lortu ditu 'Iurretan erosi' kanpainako azken 100 euroak

Anboto 2015ko abu. 27a, 10:31

Herrian bertan erostera bultzatu gura duen Iurretan erosi kanpainako azken zozketa Carmen Santosek irabazi du. Uztailean izan zen hori, eta Adatz ile apaindegian erosketa bat egin eta gero lortu ditu  Santosek 100 euro erosketa txarteletan.


Ekainean ipini zuten martxan ekimena Dendak Bai merkatari elkarteak eta Iurretako Udalak. Herriko saltokiei bultzada ematea du helburu, eta Dendak Bai elkarteko arduradunak “oso pozik” daude orain arte izandako harreragaz.

Gaur egun 23 saltokik parte hartzen dute kanpaina horretan. Bezeroek erosketa bat egiten dutenean euren izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dituzte erosketa txartelean, eta hori kanpainarako jarritako kutxetan sartu. Kanpainara atxikitutako komertzioetan daude jarrita kutxa horiek. Parte-hartzaileek hilebetero egingo den zozketan parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!