Mozorro Eguna izango dute zapatuan, Amatzako jaietan

Anboto 2015ko uzt. 2a, 09:28
Tibetarrez jantzitako koadrila, iazko Mozorro Egunean.

Jai giroa izango dute asteburuan, Iurretako Amatza auzoan. Barikuan, 19:00etan, bertako soinulariek alaituta igoko dute Donien Atxa. Ondoren, dantzariek azken entsegua eskainiko dute. Trikiti jaialdia hasiko dute 20:00etan, eta, 22:00etan, afaria egingo dute, eta bakoitzak bere maleta sikua eramango du.


Zapatuan, Mozorro Eguna izango dute San Martin eguna. Trikitilariekin kalejira hasiko da, 10:30ean, eta, 11:00etako meza nagusia amaitzean, luntxa eskainiko dute. Jai Batzordeak gonbita egin du tortilla txapelketara mozorrotuta joateko –20:30ean aurkeztu behar dira tortillak–. Gero, afaria egingo dute. Bertsolariek eta Txomin Bedarra taldeak berotuko dute afalostea.

Domekan, trikitilarien kalejira eta meza izango dira. 11:30ean, auzoko dantzariek saioa eskainiko dute, eta, 15:00etan, herri bazkaria hasiko da. Karta lehiaketa, igel txapelketa eta jolasak ere izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!