Sare aurkeztu dute Iurretan

Anboto 2014ko urr. 31a, 13:46

Ibarretxe kultur etxean eginiko aurkezpenean, irakurketak, bideoak eta musika eskaini dituzte; guztiak, dispertsioa amaitzeko beharra irudikatzeko erabilita.

45 bat lagun batu dira Iurretan Sare mugimenduaren aurkezpenera. Euskal preso eta iheslarien etxeratzea ahalbideratzeko jaio da Sare, eta bide horretan dispertsioa amaitzea ipini dute lehenengo erronka lez. Dinamika berria ere aurkeztu dute: liburuxka bat banatuko dute herririk herri, eskurik esku pasatu eta harremanak landuz. Horretarako herritarren partaidetza gura dute, eta sarekide egitera animatu dituzte. Saren, giza eskubideen aldarriagaz bat egiten duen pertsona orok kabida daukala esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!