Oromiñoko Erdiko errotara bisita gidatua egingo dute zapatuan

Anboto 2014ko urr. 23a, 09:38

Erdiko errota edo Oromiñoko errota izenagaz ezaguna den baserrian bisita gidatua egingo dute zapatu honetan. Europako Ondarearen Jardunaldien harira, zapatuan, 10:00etan egingo dute lehen bisita, gaztelaniaz, eta 11:30ean bigarrena, euskaraz.


Garai batean hiru errota egon ziren Oromiñon: goikoa, behekoa eta erdikoa. Dokumentuetan ageri denez, Erdiko errota 1.600. urte inguruan martxan zegoen dagoeneko. Duela hamar-hamabi urtera arte kanporako egiten zutela lan azaldu du Mertxe Ibarra etxearen jabeak. Batez ere, artoa ehotzen zuten, “eta garia ere bai, gari sasoian”. Errota martxan ipintzeko moduan dago gaur egun ere, eta etxerako irina egiten dute.

Bisita gidatuan, errota bisitatzeagaz batera, euskal kulturan etxeak izan duen garrantziaz berba egingo dute. Etxea da, izan ere, aurtengo Europako Ondarearen Jardunaldietan landuko duten gaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!