Saioa Gil irabazle Burgosko ziklo-kros proban

Anboto 2014ko urr. 21a, 08:42
Saioa Gil podioaren gorenean.

Kadete mailan onena izan da Saioa Gil Iurretako CAF Transport Engineering taldeko txirrindularia.

Asteburuan Medina de Pomar-eko (Burgos) ziklo-kros proba lehiatu dute eta CAF Transport Engineering taldeko Saioa Gil onena izan da kadete mailan. Bere arerio nagusi Luisa Ibarrola nagusitasunez menderatu du. Gaur egun, Espainiako Kopako liderra da Gil. Azpimarragarria da Andere Basterraren laugarren postua ere, bere debuta zuelako ziklo-krosean. Elite mailan, laugarren tokian amaitu zuen Naia Alzolak. Iurretako taldeak Karrantzan izango du hurrengo hitzordua datorren domekan.

Naia Alzola ahalegin betean:

Naia Alzola Burgosen
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!