Etxegabetze kasuetarako protokoloa onartu dute Iurretan

Anboto 2014ko ira. 30a, 09:59

Etxegabetze baten aurrean egonez gero, udaleko arlo bakoitzak zer egingo duen zehazteko protokoloa onartu dute  Iurretako Udaleko osoko bilkuran.


Etxetik kaleratzeko arriskuan dauden herritarrentzat zuzeneko arreta zerbitzua eskainiko du udalak. Etxegabetzea hasi duen banku erakundeagaz bitartekari lanak egingo ditu udalak, eta etxegabetzeak egiten dituzten banketxeekin harremanak etengo ditu. Udaleko arduradunek protokoloan zehaztu dutenez, kaleratze baten ostean, hustutako etxeak alokairuan ipintzeko ahalegina ere egingo du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!