Pirritx eta Porrotx ekartzea kritikatu du Iurretako PPk

Anboto 2014ko ira. 12a, 11:15

Irailaren 19an urteroko emanaldia eskainiko dute Pirritx eta Porrotx pailazoek Iurretako pilotalekuan.
Ekitaldi horren aurrean, beste urte batzuetan egin duen legez, Iurretako PPk kontratazio hori kritikatu du; “ez dira etika demokratikoaren eredu umeentzat”.

Kultura Batzordeak atzoko batzarrean landu zuen gaia. Pailazoak ekartzeko Jai Batzordeari 3.500 euroko diru-laguntza ematea bozkatu zuten. EAJk, Bilduk eta PSE-EEk alde bozkatu dute, eta PPko Nacho Tocak, berriz, kontra. Tocak prentsa ohar bidez adierazi duenez, “clown bikotea beti agertu da ETAko presoen alde,
eta babes hori umeei zuzendutako antzezlan askotan irudikatzen dute. Jarrera horiek euren lana baliogabetzen dute”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!