Ingelesa, alemana eta frantsesa praktikatzeko aukera Bibliotekan

Anboto 2014ko abu. 31a, 09:15

Iurretako Herri Bibliotekan iaz martxan ipini zuten ekimena da atzerriko hizkuntzen mintzapraktika taldeena. Ikasturte honetan ere ingelesez, alemanez eta frantsesez berba egiteko elkartuko dira partaideak, astean behin. 16 urtetik gorakoei zuzenduriko doako eskaintza da Herri Bibliotekarena. Deustuko Unibertsitateagaz eta EHUgaz elkarlanean, ingelesa, frantsesa eta alemana ama hizkuntza dauzkaten dinamizatzaileak ariko dira taldeok gidatzen.

Iurretako Bibliotekako arduradunek jakinarazi dutenez, urriaren 6an jarriko da abian ekimena, eta irailaren 25era arte egongo da parte hartzeko izena emateko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!