Orozketako jaien egitaraua

Anboto 2014ko uzt. 24a, 12:46

Uztailaren 25ean hasiko dituzte Orozketan Santixau jaiak. Hemen duzue jai batzordeak prestatu duen egitaraua:

Uztailaren 25a, barikua

- 12:00etan: Meza nagusia. Ondoren, Mikel Deuna dantza taldearen ekitaldia

- Eguerdian: Paella txapelketa (Bakoitzak bere tresnak eta osagaiak ekarri behar ditu)

- 14:30 Paellen aurkezpena

- 16:30 Umeentzako jolasak eta tailerrak

- 17:30 Briska txapelketa

 

Uztailaren 27a, domeka

-12:00 Meza nagusia. Jaiei amaiera emateko errifaren zozketa eta txapligoak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!