Kultura, kirol eta gizarte erankundeen artean 167.000 euro banatu ditu udalak

Anboto 2014ko uzt. 18a, 11:06

Iurretan hemezortzi elkarte dabiltza lanean momentu honetan. Herrian bertan dauden talde horiei eta beste zortzi elkarteri diru-laguntzak banatuko dizkie udalak; guztira, 167.000 euro.


Banaketa horretan, Jai Batzordeari, esaterako, 30.000 euro bideratuko dizkio, eta kirol elkarteen artean 71.000 euro banatuko ditu. Maiztegi eta Orobiogoitia ikastetxeetako guraso elkarteentzat, bestalde, 20.000 euro bideratu ditu.

Iurretako elkarteez gainera, Bizkaiko Bertsozale Elkarteari, Jaedi, Geu Beri, +Dendaki, Gorabideri eta Herria auzo elkarteari eman dio diru-laguntza udalak: “Egoitza fisikoa udalerrian ez izan arren, iurretarrentzat garrantzitsuak diren elkarteak dira”, azaldu du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!