45 lagun inguru batuko dira Momoitioko jaietako afarian

Anboto 2016ko eka. 24a, 12:29

Atzo hasi ziren jaiak Momoitioko San Juan ermitaren inguruetan, eta domekara arte ospakizunetan murgilduta egongo dira. Atzo iluntzean txopoa altxatu eta sua isiotu zuten, jaiari ekiteko. Egitarauaren  barruan, bihar herri-afaria egingo dute, eta antolatzaileek azaldu dutenez, 45 bat lagunek parte hartuko dute, gutxienez. Izan ere, afarirako izena aurretiaz emateko eskaera egin zuten, eta herenegun horixe zen zerrenda osatzen zutenen kopurua.

21:00etan elkartuko dira afaltzeko, eta jai giroak luze jarraituko du afalostean ere. Horretarako, Itzeder taldearen erromeriagaz dantza egiteko aukera edukiko dute garaitarrek. Domekan, 11:30ean, meza emango da bertako ermitan, eta ostean, dantza saioa eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!